2025(e)ko martxoaren 21(a), ostirala

Karaktere-kateak, karaktereen arrayak


ZER DAKIDAN:
Array datu-mota ezagutzen dut, baina char datu-motako elementuen arrayak bereziak dira.



ZER IKASIKO DUDAN:
Karaktereen arrayei karaktere-kate esaten zaie eta berezia den \0 karakterearen erabilpena ikasiko dut.


Ikusiko dena

  1. Kate bat zer da?
  2. Kate konstante bat
  3. Kate baten hasieraketa
  4. Kate baten aldagaia, bere edukia ikusi
  5. Kate bat hartu eta pantailaratu: gets() eta puts() funtzioak
  6. Kateak lantzeko funtzioak: strlen(), strcmp(), strcpy(), strchr(), strcat()
  7. Kateen array bat

Kate bat zer da?

Kate bat, string ere deitua, dimentsio bakarreko array mota berezi bat da. Kate bat karakterez osaturiko array bat da, eta katearen luzera efektiboa markatzen duen posizioan izaera bereziko \0 karakterea egongo da (null karakterea deitua). Hori dela eta, katearen deklarazioa gauzatzeko, array dimentsiobakar baten deklarazioa bezalaxe egiten da:

      char sKatea[TamainaMaximoa]; 

Kontrakoa dirudien arren, \0 mugatzailea ez dira bi karaktere, bakarra baizik. Ezagutzen ditugun \n, \t eta \a ihes-sekuentziak ere karaktere bakarrak diren bezala.

Kate orok \0 karakterean amaitu behar duenez, horregatik, adibidez 20 karaktereko katea erabili behar da, 21 tamainakoa adierazi behar da (20 karaktere gehi \0 karaktere bukatzailea). Esate baterako:

      char sKatea[21];  // 20 karaktere + null mugatzailea

Gainerakoan, kate bat array dimentsiobakar bat balitz bezala erabil daiteke, bere elementuetako bat erreferentziatu baitaiteke indize baten bitartez. Kateekin lan egiteko liburutegi-funtzio ugari daude.


Kate konstante bat

Gure lehen programaren helburua pantailan mezu bat idaztea izan zen. Horretarako, kate konstante bat pasatu zitzaion printf() funtzioari:

/* Ariketa-01_KaixoMundua.cbp: gure lehen proiektua */
#include <stdio.h>
int main()
{
    printf("\nKaixo mundua!\n");
    return 0;
}

Beraz, "\nKaixo mundua!\n" kate konstante bat da.


Kate bat teklatuz irakurri

Ikusi Kate bat hartu: scanf(), gets() eta fgets() artikulua.


Kate baten hasieraketa

Ikusi Kateen hasieraketak artikulua.


Kate baten aldagaia, bere edukia ikusi

Ikusi Kateen hasieraketak artikulua eta Ariketa 49 | Zesar zifratze-sistema artikulua.


Kateak lantzeko funtzioak: strlen(), strcmp(), strcpy(), strchr(), strcat()

Ikusi Ariketa 50 | Kateen funtzioak artikulua.


Kateen array bat

Ikusi Ariketa 51 | Kateen array bat artikulua.


Bi kate irakurtzen: gets() eta fgets()

Ikusi Ariketa 52 | Bi kate irakurtzen: gets() eta fgets() artikulua.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina