| Hitza | Deskribapena edo/eta adibidea |
|---|---|
| Konpiladore | Programa bat da. Labur esanda, programa honen bitartez iturburu-fitxategitik (guk idatzi eta irakur dezakegun testu-fitxategitik) dagokion programa exekutagarriaren fitxategi bitarra lortzen da. |
| Estekatzaile | Programa bat da. Labur esanda, estekatzaileak (edo muntatzaileak, edo linkerrak) objektu-kode fitxategiak (konpilatzaileak sortuak) eta liburutegiak bateratzen ditu eta horiek fitxategi exekutagarri bakar batean elkartzen ditu. |
| Konpilatu | Konpiladore eta estekatzaile bikoteak, sarritan, programazio-lengoaietako garapen-inguruneetan batera lan egiten dute. Adibidez, C programa bat konpilatzean, GCC programak bi lanak burutzen ditu: kodea konpilatu eta liburutegiekin lotu. Laburtzearren ekintza biak adierazteko "konpilatu" aditza erabiltzen da. |
| Ihes-sekuentzia | Ihes-sekuentzia (edo karaktere berezi) teklatuaren bitartez ezin daitekeen eman karakterea da, adibidez \n karakterea. |
| Formatu- zehaztatzaile |
Aldagai baten edukia pantailan idaztean nola aurkeztu nahi den aukeratzeko balio du; esate baterako %d bitartez zenbaki osoa ikusiko da pantailan, baina %c bitartez karaktere bat ikusiko da. |
| Aurreprozesadore | Programa hau konpiladorea baino lehen jarduten da, bere lana kodea prestatzea da (#include eta #define guztiak burutu, iruzkinak kendu, e.a.). |
| Sartzea | Fitxategia sartzea. #include FitxategiIzen aurre-prozesadorearen jarraibideari esker FitxategiIzen fitxategiaren edukia gure programara gehitzen zaio. |
| Definitzea | Konstantea definitzea. #define Identifikadore BalioKonstantea bitartez konstanteak defini daitezke. |
| Funtzio | Kode zati bat da helburu jakin bat betetzen duena. Emaitza itzul dezake eta behar dituen datuei parametro esaten zaie. |
| Parametro (argumentu) |
Funtzio bati ematen zaion datua. Parametroren bat funtzioari pasatzean bi modutan egin daiteke: balioz ala erreferentziaz. |
| Datu-mota | Programa batean erabiliko ditugun magnitudeak izaera bat daukate: zenbaki osoa, zenbaki erreala, karakterea, e.a. Horiek adierazteko datu-motak erabiltzen dira. |
| Iruzkin | Programa azaltzen duen testua. |
| Esleipen- operadorea |
C-rako, esleipena operadore bat da, esleipen-operadorea deritzona (=), eta operadore guztien artean lehentasun txikiena du. |
| Operadore aritmetiko |
Operadore edo eragile aritmetikoen adibideak hauek dira: + batuketa-operadorea, - kenketa operadorea, * biderkatzeko operadorea, / zatitzeko operadorea, % zatiketa osoaren hondarra lortzeko operadorea, ... |
| Operadore logiko | Operadore edo eragile logikoak hiru dira: ! ukapen logikoa (ez/not), && konjuntzioa edo biderketa logikoa (eta/and), || disjuntzioa edo batuketa logikoa (edo/or). |
| Operadore erlazional |
Operadore erlazionalak edo erlaziozko eragileak sei dira: > handiago, >= handiago edo berdin, < txikiago, <= txikiago edo berdin, == berdin, != desberdin. |
Informatika irakasgaiaren webgune osagarria: laborategiko eskola praktikoak gidatzen (Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua)
2024(e)ko abenduaren 1(a), igandea
Terminoen glosario laburra
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina